BILDU Hernanik Kronikara bidalitako ohar batean salatu nahi izan du ´Hirigintza Batzordeko arduradun politikoen arduragabekeria`. BHk adierazi du ostiralerako Hirigintza Batzordea zegoela deituta eta bertan bi gai garrantzitsuren bueltan aritu zirela: Agustinetako aldaketa eta lokalak etxebizitza bihurtzeko araudiaz.
BHk azaldu du gai horien inguruko informazioa eskatu zutela eta erantzuna izan dela txosten teknikoak egin gabe zeudela eta hurrengo egunerako prest egongo zirela. BHk dio txosten teknikoak, espedientearekin batean prest egon behar dutela batzordea deitu aurretik. Bildu Hernaniren galdera da: ´nola aztertu behar dira gaiak informazio teknikoa ez badago?`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!