Iazko final bera, Kronika txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2005eko abenduaren 17a

Narbarte eta Apezetxeak jokatuko dute gaur Tilosetan, buruz buruko Kronika txapelketako finala. Iaz ere final bera izan zen eta aurten ere nor baino nor neurtuko dituzte indarrak bi goizuetarrek. Aurretik Legarreta eta Ruiz de Galarretak jokatuko dituzte 3-4garren postuak. Pelota jaialdia, eguerdiko 12:00etan hasiko da, Tilosetan, eta euririk bada atzeratu egingo da. Hamasei bikote Buruz buruko Kronika txapelketak bigarren edizioa du aurten eta hamasei bikote aritu dira urriaz geroztik partiduak jokatzen. Behin buruz buruko txapelketa bukatuta, deskantsu bat hartu eta ekingo zaio bi bitako Kronika pelota txapelketari. Izen ematearen berri emango du Hernaniko Kronikak, listak irekitzean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!