Hernaniko mutilen taldeak Trueba-Sestao taldea hartuko du gaur Kiroldegian, aspaldi lortu ezin izan duen garaipenaren gosez. Hernaniarrek ez dituzte partidu txarrak jokatu azkenekoak, Euskal Herriko txapelketan, baina, juxtu-juxtu galdu egin dituzte, eta puntu beharrean dira. Sestaoarrak atzetik dituzte sailkapenean eta partidu egokia izan liteke bi taldeen arteko aldea haunditzeko.
Hernaniarrak zortzigarren dijoaz momentu honetan, sei partidu galdu eta bi irabazita. Joko puntua baino gehiago zorte pixka bat behar dute hala ere hernaniarrek, partidua aurrera ateratzeko.
Neskak Santo Tomasen
Nesken taldeak ere partidua du gaur, baina, etxetik kanpo, Santo Tomas Lizeoan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hernaniarrak lehen postuan dijoaz Gipuzkoako txapelketan, jokatutako lau partiduak irabazita. Gaurko partiduak garrantzia haundia du, Santo Tomas partidu bakarra galduta baitago eta hernaniarrak asko urrutiratu litezke sailkapenean, gaur Donostian irabaztea lortu ezkero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!