ERRAPIA arte tailerreko festa dago gaur egun guztian zehar Zikuñagako eskola zaharrean, Zikuzulon. Goizerako antolatu dute: 11:00etan, graffiti tailerra eta haurrentzako mural tailerra eta segidan izango da antzerkia haurrentzat.
Eguerdirako bazkaria prestatuko dute eta arratsaldean berriro ere ekingo diote: arratsaldeko 17:00etan, Roberto Patxeko saxojole eta Satxa Soriazu pianojolearen eskutik, jazz emanaldia entzuteko aukera izango da; arratsaldeko 18:00etan Aitzakiarik ez antzerkia eskainiko dute eta ondoren Gorka Setienen poesia emanaldia izango da. Arratsaldean, Adarragak txokolatada prestatuko du eta bideo eta diapo emanaldiak ere izango dira. Gauean Nazka taldearen kontzertuaz eta Rikiren musikaz gozatzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!