VII. Karabelgo krosa bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2005eko abenduaren 17a

BELKARA auzo elkarteak antolatuta, VII. kros herrikoia izango da bihar goizean. Lau kategoriatan banatu dute krosa: 1997 eta 1996 urteetan jaiotakoak, hauek goizeko 10:00etan hasiko dute lasterketa; 1995 eta 1994 urteetan jaiotakoak, 10:15etan hasiko dira; 1993 eta 1992 urteetan jaiotakoak, 10:30etan hasiko dira; eta 1991n eta aurreko urteetan jaiotakoak, 11:00etan hasiko dira. Aurreneko bi multzoek, gazteenek, 600 metro egin beharko dituzte korrika; 3garren multzokoak, 1.200 metroan ariko dira korrika; eta nagusienek 8.300 metroko lasterketa egin beharko dute. Lasterketak Belkara auzo elkartearen egoitzaren aurrean hasiko dira. Aldagelak ere izango dira Zubipen. Maila guztietan, irabazleentzat sariak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!