GIPUZKOAKO txapelketa ari da bukaerara iristen eta asteburu honetan hernaniarrek partidu garrantzitsuak dituzte. Nagusien bigarren mailan, Unai Alvarezek eta Aitor Gorrotxategik jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako 3garren eta 4garren postua. Kontrario Azpeitiko Beobide eta Uzkudun izango dituzte. Partidua nahiko berdindua aurrikusten da, gogorra beraz, eta partiduan asmatzen duenak irabaziko du. Partidua kiroldegiko frontoian jokatuko da, gaur goizeko 11:00etan.
Segidan Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute Bidegoianeko bi bikotek: Olaetxea eta Huartek, Aspe eta Zapiainen kontra.
Beñat Aizpitarte eta Izadi Grajal, finalerdietako bueltako partidua
Gaur jokatuko den beste partidu garrantzitsua da Beñat Aizpitarte eta Izadi Grajalek jokatuko dutena. Pelotari hernaniarrek Gipuzkoako Txapelketako finalerdiko bueltako partidua jokatuko dute, Amezketako Ropon eta Legarretaren kontra. Gaur goizeko 11:00etan, Amezketan.
Aurreneko partidua 22 eta 21 galdu zuten hernaniarrek, eta finalera pasatzeko, ez diete kontrarioei 20 tanto baino gehiago egiten utzi behar gaurko partiduan. Joaneko partiduan ez zuten pelotarekin asmatu. Gaurkoan asmatzen badute izango dute finalerako aukerarik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!