Euskera erabilerak %11 egin du gora Hernani erdigunean, azken 17 urteetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 15a, 02:00

Atzo agertu zituen Soziolinguistika Klusterrak Hernaniko euskera erabileraren emaitzak. Haurrek erabiltzen dute euskerarik gehien eta gazteetan igo da gehien erabilera.


 

Hernanin geroz eta euskera gehiago hitz egiten da, azken azterketen emaitzaren arabera. Antziolan eta Elizatxon igo da gehien erabilera eta oraindik gehien Ereñotzun hitz egiten da, nabarmen gainera. Gaur egun %56 inguruk daki euskeraz herrian, eta %32k hitz egiten du. Datu horiek eta beste hainbat eman zituen atzo Lionel Joly Soziolinguistika Klusterreko kideak, Hernanin egin berri duten euskera erabilera azterketako aurkezpenean. Aurten, 6.000 lagun inguruko muestra hartu dute azterketarako.

Kaxkoan datu esanguratsuak
Azken urteetan Hernaniko 9 puntuetan aztertzen da euskera erabilera. Horretarako jendea ibiltzen da kalean eta galdetu gabe, entzuten dutena apuntatzen dute. Aurreneko azterketa erdigunean bakarrik egin zen 1989an, eta hori dela eta erdiguneko datuak bakarrik konparatu litezke denbora luzera. Erdigunean, %11 gehiago hitz egiten da euskeraz, 1989ko datuekin alderatuta. Hirutik batek hitz egiten du euskeraz Kaxkoan eta orain 17 urte %21ak hitz egiten zuen.
Gazteetan (14-30 urte artean), izan da igoera haundiena: 1986an %9k erabiltzen zuen euskera eta 2005ean %47k. Gehien erabili berriz, haurrek erabiltzen dute (%52), nahiz eta azken lau urteetan erabilera pixka bat jaitsi egin den (2001ean %60). Jaitsi berriz, adinekoetan jaitsi da gehien (%21etik %12ra) eta badirudi gutxien jakin ere adin muga horretakoak dakitela.
 

Umeei euskeraz
Haurrei ia denek euskeraz egiten diete, nahiz eta juxtu xamar jakin, eta datuek ere erakusten dute hori: haur eta nagusien arteko elkarrizketen erdiak euskeraz izaten dira eta haurren arteko elkarrizketen %54 ere euskeraz izaten da. Nagusiek nagusiekin, berriz, %19an egiten dute euskeraz. Jakin ere ia haur guztiek badakite euskeraz Hernanin.

 

Haurrek gehiago hitz egiten dute

Zenbat eta gazteago orduan eta gehiago hitz egiten da euskeraz eta hori argi erakusten du egin berri den kale neurketak. Haurren ia erdiak hitz
egiten du eta adinekoetan berriz, %14ak. Jakin ere, zenbat eta gazteago orduan eta gehiago dira dakitenak.

     

Ingurura begira

Andoain
Jakin %50  eta hitz egin %23.
Urnieta
Jakin %51  eta hitz egin %22.
Lasarte
Jakin %37 eta hitz egin %15,7.
Arrasate
Jakin %56 eta hitz egin%23
Buruntzaldea
Jakin %50,3 Hitz egin %24,4.
Gipuzkoa
Jakin %51,5 Hitz egin %29,9.
Euskal Herria
Jakin %27 Hitz egin %14.

 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!