Sorgintxuloko auzo elkarteak datorren larunbatean du batzar nagusia. Lehenengo deialdia, 11:30etan da eta bigarrena 12:00etan. Gai ordena ondokoa da: balantze ekonomikoa egin, elkartearen egoera aztertu, zuzendaritza berria aukeratu eta galderen tartea. Horrez gain, Sorgintxuloko auzo elkarteak jakitera eman du igandean eguerdiko 12:00etan, txistorrada izango dela auzotar guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!