EHNA tramitatu eta NBEari Euskal Herriko naziotasuna eskatzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 14a, 02:00

Datorren larunbatean, goizeko 11:00etatik 13:00etara izango dira Biterin, Bildu Hernaniko ordezkariak.

BILDU Hernanik, Udalbiltzaren ordezkari lanetan, dei egin die hernaniarrei datorren larunbatean EHNA tramitatzeko, batetik, eta bestetik Nazio Batuen Erakundeari (NBE) eskari ofiziala egiteko Euskal Herriko naziotasuna errespetatzeko. Larunbatean goizeko 11:00etatik 13:00etara izango dira Biteri kultur etxean.
EHNA tramitatzeko beharrezkoa dira padroia, 3 argazki eta 15 euro. Adin txikikoek familia liburuaren fotokopia ere eraman behar dute.

50.000 eskaera bildu
Joan den larunbatean, tramitazio egun nazionala izan zen Euskal Herri osoan eta NBEari zuzendutako 300 eskaera bildu ziren, Hernanin horietako batzuk. Asmoa da guztira 50.000 eskaera biltzea eta horretarako EHNA tramitatu duten guztiak deitu nahi ditu Bildu Hernanik datorren larunbatean naziotasun aitorpen eskaria egiteko.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!