Perura bidaltzeko opariak biltzen hasiko dira gaur Kardaberaz kalean

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 14a, 02:00

Asteazken eta ostiraletan bilduko dituzte erregaloak, abenduaren 30a bitartean.

Huancavelicaren Lagunak eta Errege Kabalgatako komisioko kideak opariak biltzen hasiko dira gaur Kardaberaz 43an (Domiko ondoan), Perura bidaltzeko. Abenduaren 30a bitartean asteazken eta ostiralero ariko dira jendeak emandako opariak biltzen, eta herritarrei dei egin die, opariak ematera azaltzeko, behar haundiagoa duen jendeari bidaltzeko. Aurreko urteetan Errege Kabalgatako Komisioak hemen bertan ere banatu izan ditu jasotako opariak, baina, aurten denak Perura bidaltzekoak dituzte.

Berriak elkarteari eskerrak
Veronica, Miguel Angel eta Pepi dira Hernanin opariak bildu eta Perurako bidean jartzen ariko direnak eta eskerrak eman nahi dizkiote hirurek Berriak komertziante eta ostalari elkarteari ´gauza asko eman eta asko lagundu digutelako`.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!