Mendiriz Mendik Gorbeiara antolatu du irteera datorren iganderako. Irteera goizeko 08:00etan izango da Atsegindegitik eta egun pasa eginda bueltatuko dira berriz ere Hernanira. Tontorrera bidean kobazulo batzuk ikusteko asmoa badute eta bisitatu nahi dituztenei linterna edo frontala hartzeko deia egin die Mendiriz Mendik. Izen emateko azken eguna ostegunean izango da. Prezioa: 8 euro bazkideek eta 11 euro bazkide ez direnek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!