Araba-Nafarroa-Biarno-Gipuzkoa-Bizkaia eta Iparraldeko atletak parte hartzen duten txapelketa ari dira jokatzen eta Maitane Iruretagoiena hernaniarra Anoetan izango da Gipuzkoako ordezkari, datorren larunbatean. Belodromoan lortu zuen sailkatzeko txartela, 60 metroak 8:15ean egin baitzituen. Horrez gain, 4x200 proban ere hartuko du parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!