Belkara Auzo elkarteak antolatu eta CDHko atletismo sailak eta Kirol
Patronatuak lagunduta, Karabelgo VII. Krosa egingo da datorren igande goizean.
Lau maila bereiziko dira aurten ere, adinaren arabera: 1996 eta 97an eta 1995
eta 94an jaioek 600 metroko froga izango dute; 1993 eta 92an jaioek 1.200
metroko froga; eta 1991 aurretik jaioek 8.300 metroko froga.
Ibilbideari lau buelta
Nagusientzako ibilbideak 2.075 metro ditu: Karabeldik irten, Landare eta
Zubipe aldetik Floridan aurrera joan eta buelta egingo dute Karabela; 4 buelta
emango dizkiote ibilbideari, 8.300 metroak osatu arte. Gazteenek goizeko
10:00etan izango dute irteera eta nagusiek 11:00etan; beste bi kategoriatakoak
10:15 eta 10:30etan irtengo dira. Sari banaketa berriz, txapelketa bukatu
ondorenean egingo da, Belkara auzo elkarteko lokal aurrean eta dutxak eta
aldagelak Zubipen jarriko dituzte.
Azken irabazleak
|