Agustinetako obrak direla eta gaur itxita egongo da Latsunbe kaletik Agustinetarako sarbidea. Urbieta kaletik desbideratuko da trafikoa. Bide mozketa hau Ertzaintzaren aurreko bidea asfaltatzeko ere aprobetxatuko dute. Antziola kalera sartu nahi duten ibilgailuek, gaur Latsunbeberri kaletik Argarain kale aldera joan beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!