LARUNBATEAN Hernaniko boleiboleko mutilen taldeak atzeratutako partidua
jokatu zuen Universidad de Riojaren kontra. Partiduak 100 minutu inguru iraun
zuen eta ikusgarria izan zen, bigarren kantxan jokatu zen arren (sapaia bajuago
dago). 2-1 zijoazela errioxarrek berdintzea lortu zuten, bina. Aurtengoan
bosgarren jokoa madarikatua izaten ari da hernaniarrentzat eta larunbatean ere
horrela izan zen, 9-15 galdu baitzuten. Hirugarren aldia da hori gertatzen
zaiela.
Denboraldia ez dijoa ondo Hernani-UPVrentzat eta datorren asteburuan Sestaoren
kontra jokatuko duen partidua oso garrantzitsua izan liteke, gabonetako oporrak
garaipen batekin irabazita animuak berreskuratzeko. Partidua bigarren pistan
jokatuko da berriz ere.
Teilatuko zuloa konpondu gabe
Boleibol taldetik adierazi dute azaroaren 27tik hona ez dela bigarren
pistako teilatuko zuloa konpondu eta ´eskerrak euririk egin ez duela`, bestela,
ezin izango lukete jokatu, beren ustez. Dena den, espero dute ´datorren
larunbaterako konponketak egitea`, diote.