Ehiza Txapelketa Txantxangorriren eskutik, gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 11a, 02:00

GAUR Usokoerrekan eta Epelerrekan txakur eta guztiko XXVIIgarren Ehiza Txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak.

GAUR Usokoerrekan eta Epelerrekan txakur eta guztiko XXVIIgarren Ehiza Txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak. Ehiza txapelketak datorren igandean izango du segida eta puntu gehien lortu dituen ehiztaria izango da irabazlea. Ehizatuko diren piezak dira: oilagorra, eperra eta faisana. Ehiztari bakoitzak txakur bat eraman dezake eta juez bat izango du ondoan derrigorrez. Irteera goizeko 09:00etan izango da eta 13:00etan itxiko da kontrola.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!