´ETXEAN jokatutako partidurik onena izan zen atzokoa`, horrelaxe azaldu zuten
Hernaniko futbol taldeko arduradunek Zubipen Touring-en kontra jokatu zen
partidua. Hernanik 2-1 irabazi zuen eta adierazi dutenez Errenteriako taldeari
ateratako aldea haundiagoa izan zitekeen, sortutako aukera ugariei begiratuta
behintzat.
Txuriberdeak hasieratik jarri ziren aurretik, Javi Gomezek 7garren minutuan
sartutako gol bati esker. Lehen denbora amaitzear zegoela Touring-ek berdintzea
lortu zuen penaltiz, baina Hernanik, joko ona eginez, bigarren gola sartu zuen
hurrengo denborako 15garren minutuan, Iñigo Vilaren eskutik.
Arduradunak pozik
Taldeko arduradunak pozik daude azken zazpi partidutatik bakarra galdu
baitute David Muñoz-en mutilek, eta adierazi dutenez entrenatzailea ´lan bikaina`
egiten ari da. Atzoko partiduan harmailetan jende asko izan zen eta hauek ere
pozik, ikusitako partiduarekin. Hurrengo norgehiagoka Aretxabaletan izango da,
datorren asteburuan.
Mariskada.
Benito Zafrari tokatu zaio aste honetan CDHk zozketatzen duen mariskada. Argazkian, saria jasotzen Horbel tabernako arduradunaren eskutik.