Udalbiltzak antolatuta Naziotasun Eskubidea da gaur eta Bildu Hernaniko ordezkariak ariko dira EHNA tramitatzen goizeko 11:00etatik 13:00etara, plazako arkupetan. EHNA tramitatzeko beharrezkoak dira errolda agiria, 3 argazki eta 15 euro. Adin txikikoek horrez gain familia liburuaren fotokopia eraman beharko dute. Bildu Hernanik gogorazi du nazio mailako tramitazio eguna dela eta iaz 20.000 EHNA tramitatu ziren Euskal Herrian. Abenduaren 17an ere Biterin izango dira EHNA tramitatzen. LAB sindikatuak ere deialdia egin die hernaniarrei EHNA tramitatzeko eta erabiltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!