Sukaldaritza ikastaroa Gure Etxolan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 10a, 02:00

Urteroko moduan sukaldaritza ikastaroa antolatu du Gure Etxola emakumearen zentro sozio-kulturalak. Gabonetako sukaldaritza ikastaroa da eta Iñaki Ubiriak emango du, datorren astelehena eta asteartean, arratsaldeko 17:00etan, Atzietako lokalean. Argazkietan ikusten denez erantzun ona izan du ikastaroak aurreko urteetan. Bestalde, abenduaren 12 eta 13an bukatuko da loteria hartzeko epea, zuzendaritzak jakitera eman duenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!