Hernani-UPV-k atzeratutako partidua jokatuko du gaur arratsaldeko 17:00etan
Kiroldegiko bigarren pistan. Universidad de Riojaren kontra izango da. Partidua
joan den azaroaren 26ean zuten jokatzekoa, baina orduko elurteak zirela eta
errioxarrak Hernanira etorri ezinik geratu ziren.
Irabazi beharreko partidua
Taldeko arduradunekin hitz egin da, bertatik adierazi dute ´irabazi
beharreko partidua` dela gaurkoa, bestetan mendean hartu duten taldea izan baita
Rioja. Hala ere, taldearen egoera ikusita, gogor saiatu beharko dutela esan dute.
Hernanik denboraldi hasiera kaxkarra egin du eta ez ditu partidu gehiegi irabazi.