FUTBOLZALEEK aukera paregabea dute gaur gustoko arratsaldea pasatzeko.
Arratsaldeko 16:30etatik aurrera, Hernanik Touring taldearen kontra jokatuko du
Zubipe zelaian. Partidu garrantzitsua da dudarik gabe, Hernanik sailkapeneko
erdialdean finkatzeko aukera izango baitu, gertuko kontrarioa duen Touring-eri
irabazi eta hiru puntuak jaso ezkero. Bi talde hauen tartean Anaitasuna dago eta
azkena dijoan Allerruri irabazteko ez dirudi zailtasun haundiegirik izango
duenik.
Hernanik ez zuen denboraldia oso ondo hasi, baina azkeneko partiduetan puntu
dezente lortu ditu. Hala ere joan den astean Pasaiaren kontra galdu egin zuen,
partiduan zehar itxura ona eman zuen arren. Gaur irabazi ezkero, azken aldiko
gorako joera mantenduko lukete txuriberdeek.
Jubenilen lehengo mailan bigarren postuaren bila
Ez da nagusien mailakoa gaurko partidu garrantzitsu bakarra. Jubenilen
lehenengo mailan Beasainen kontra jokatuko du eta bigarren postua du jokoan (hirugarren
dijoaz hernaniarrak). Partidua 18:30etan Zubipen