ANGEL Rekalde idazle tolosarrak hitzaldia emango du datorren ostiralean
Biterin, bere azken liburuaren nondik norakoak azaltzeko: La Republica del
Bidasoa Un estado independiente, sin moscas, sin frailes y sin carabineros.
Liburuak euskal unibertsitate, kirol edo kultura arloko 17 pertsona ezagunen
testigantzak biltzen ditu, euskal estatu independiente bat izango zenaren
inguruan eta bakoitzaren esparruak estatu independiente batean izango lukeen
bideragarritasuna ere biltzen du. Rekalde beraren hitzetan liburuak agertzen du
´nabarmentzen den eta askoatasun gehiagorekin eta ikuspegi berriekin gehiago
nabarmendu nahiko lukeen herri baten ageriko neurri gisa ekonomia, musika,
kultura, euskara, demokrazia, historia eta kirolaren bideragarritasunari`
buruzko esperientzia. Bere esanetan Zergatik estatu independietne bat? bezalako
galderei erantzuten die liburuak eta ´Pirineoen inguruko Errepublika subirano
batek dituen eta nahi dituen ilusio, zilegitasun eta borondateetan oinarritzen
da` egilearen esanetan.
17 elkarrizketatu
Liburuak 293 orrialde ditu eta 17 elkarrizketa: Benito Lertxundi,
Txillardegi, Txaro Arteaga, Tomas Urzainki, Iñaki Perurena, Jose Maria Arrate,
Nerea Onaindia, Fernando Arburua, Humberto Astibia, Martxelo Otamendi eta Javier
Ruiz besteak beste.
Hitzaldia datorren ostiralean izango da, abenduaren 16an, 19:30etan, Biterin.
Antolatzailea: Nabarralde.