Jon Garmendia ‘Txuria’ Muret-Seysseko espetxean sartu dute euro-agindua notifikatuta

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 10a, 02:00

JON Garmendia Txuria asteazkenean atxilotu zuten Donibane Lohitzunen eta ostegunean Muret-Seysseko espetxean sartu zuten, Paueko prokuradoreak Espainiako Auzitegi Nazionalak kaleratutako euro-agindua notifikatu ondoren. Euro aginduaren epaiketa datorren astearterako finkatu dute, abenduaren 13rako, baina, defentsak atzerapena eskatu du epaiketa prestatzeko. Jon Garmendiari ETAko ´Donostia konplejoarekin harremana izatea` leporatzen diote José Antonio Alonso Espainiako barne ministroak esandakoaren arabera.

Mobilizaziorako deia
Epaiketa egingo den egunean, epaitegi bertara joateko deia luzatu du Askatasunak. Askatasunak salatu du ´frantses agintarien jarrera bide errepresiboa indartzekoa` dela eta bide hori alboratzeko eskatu du ´urratsak eman daitezen gatazka konpontzeko norabidean`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!