Joxan Rekondo Alkateak Bildu Hernanik Agustinatako hotela eta haurtzaindegiko hitzarmenaren inguruan egindako kritikei erantzun die eta bere hitzetan BHri gustatu ez ziona da haurtzaindegi berria oraingo gobernuak egin izana. Erantzunean hiru puntu nagusi azpimarratu ditu Rekondok:
1) Agustinatan hotelaren ordez etxeak egiteko erabakiaren inguruan Rekondok dio Agustinatako lurretan airrikusitako hotelak ez lukeela etorkizunik izango. Horretarako ´herriko hotel bakarraren esplotazio zenbakiei begiratu beharrik` ez dagoela dio Rekondok, eta ´bakar batentzat nekez sortzen bada lana, bientzat miseria erdibanatzea izango litzakeela`. Alkateak dio gestio franko egin izan direla zenbait hotel katerekin, baina Hernani ez zaiela interesatzen.
2) Haurtzaindegia finantziatzeko egin den hitzarmena kritikatu izanarekin are gehiago harritzen dela dio Rekondok: ´Alde batetik hitzarmen hori orain 10 hilabete onartu zen. Aspaldikoa da eztabaida hori, beraz. Gainera haurtzaindegiko obra oso aurreratua dijoa eta bukatzeko ez dira hiru hilabete faltako. Zer dela eta gaur arte isilik egon direnak sortu nahi dute orain hainbesteko zalaparta?` galdera egin du. Ia orain urtebete sinatutako hitzarmen hura ´konplejua bai` baina legearen aurkakoa ez dela esan du Rekondok. Haurtzaindegiko obrak gestionatzeko bestelako bitartekoak bilatu behar direla esan zuen BHk eta horren inguruan Rekondok dio ´inongo harrokeriarik gabe esan dezaketela legegintzaldi honetan aurrekoan baino diru gehiago` ari direla gestionatzen beste erakundeetatik.
3) Azken puntuan haurtzaindegiaren inguruan dio: ´BHri gustatzen ez zaiona da haurtzaindegiaren obra egiteko ausardia gurea izan dela. Agian, gustatzen ez ziona da haurtzaindegiaren eskaintza gaurko 60 haurretatik 150 haurretara pasatzea. Baina gustatu ala ez, errealitatea ezin da aldatu`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!