Finaleko sarrerak Hernanin hartzeko gaur da azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 9a, 02:00

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da abenduaren 18an BEC aretoan, Barakaldon eta txartelak salgai daude Hernanin, Juxto eta Tripontzi tabernetan eta Dobera-Kronikan. Gaur da Hernanin erosi ahal izateko azken eguna, arratsaldeko 18:30ak aurretik. Prezioa: 25 euro. Horrez gain, Dobera-Kronikan bazkari txartelak eta autobusez joateko txartelak ere salgai daude eta gaur da hauek hartzeko azken eguna baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!