Txantxangorriko txakur eta guztiko ehiza txapelketa bihar hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 10a, 02:00

TXANTXANGORRIN XXVIIgarren ehiza txapelketa bihar eta hurrengo igandean egingo da, urteroko moduan Usoko errekan eta Epelerrekan, punturik gehien nork lortuko. Ehiza txakur eta guzti egingo da eta ehiztari bakoitzak juez bat eramango du ondoan. Puntuak berriz horrela izango dira: oilagorra botatzen duenak 105 puntu, eperra botatzen duenak 102 puntu eta faisana botatzen duenak 100 puntu. Parte hartzaile eta laguntzaileek goizeko 09:00etarako beharko dute egon irteerako kontrolean.

Azken irabazleak
Iaz Ibai Artolak irabazi zuen txapelketa; 2001-2002-2003 urteetako hiru txapelketak Iñaki Loiartek irabazi zituen jarraian; 2000 urtekoa Juan Otaegik irabazi zuen; eta 1999ko txapelketa Arkaitz Santakruzek irabazi zuen.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!