TOKA eta bolan bada Gipuzkoan maila eta afiziorik, hori erakutsi zuten atzo
ospatu zuten Bola eta Toka Egunean. Urtero ospatzen da egun hau, 2005eko
denboraldiko sariak banatzeko eta denboraldi berriari ongietorria emateko.
Aurten ospakizunak Hernanin egin dira, omendutako bi bolariak hernaniarrak
direla aprobetxatuta: Joxe Mari Miner eta Miguel Burugain. Tokan Iñaki Artola
omendu zuten.
Omenaldia egiten zaie toka eta bolan ibilbide luzea egindako jokalariei eta
gogoratu zuten hauei esker izan dela posible toka eta bolak aurrera egitea.
Egun guztiko ospakizuna
Ez zen omenaldia bakarrik izan atzoko egunean goizean Floridan bola eta toka
tiraldia izan baitzen. Eguerdiko 12:00etan meza egin zuten hildako kideen omenez
eta eguerdi partean bazkarian bildu ziren, Elur Txori elkartean. Bazkarian 80
lagun bildu ziren eta sari emateaz gain 2006ko egutegia ere banatu zuten,
martxan hasteko.
|
Sarituak
|