PARTIDU garratzitsua du gaur Hernanik Gernikan, joan den astekoa bezain
garrantzitsua. Bigarren postua jokoan izango dute hernaniarrek, Gernika bi
puntutara bakarrik baitute. Joan den astean lortu zuen Hernanik sailkapeneko
bigarren postuan jartzea, Vigori 29-6 irabazita. Eizmendik, Sarasolak, Thierryk
eta Boli-k egin zituzten ensaioak igandeko partiduan.
Gernika betiko kontrarioa
Gernika talde ezaguna dute Elosegiren mutilek, aurten igo bada ere, aurreko
urteetan askotan jokatu dute bizkaitarren kontra nazional mailan. Gernikako
Urbieta zelaia beti izan da arriskutsua eta kontu haundiz ibili beharko dira
Hernaniko jokalariak, Gernika gogor ari baita denboraldi honetan. Partidua
arratsaldeko 16:00etan hasiko da.