Askatasunak atzo jakitera eman zuenez Jon Garmendia, Txuria, atxilotu zuen atzo Polizia frantsesak euroagindu baten bidez. Atxiloketa goizeko 11:00etan gertatu zen Donibane Lohitzunen eta handik Baionara eraman zuen poliziak. Askatasunak kontzentrazioa deitu du atxiloketa salatzeko gaur Donibane Lohizuneko tren estazioan, arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!