Gaur, Bolari Eguna, Joxe Mari Miner eta Migel Burugain omenduko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 8a, 02:00

Gaur da Bolari Eguna eta urteroko moduan egun guztiko festa izango dute bolariek eta omenaldiak ere izango dira. Hernaniko bi bolari omenduko dituzte aurten: Joxe Mari Miner eta Migel Burugain. Omenaldia bazkal ondoan izango da Elur Txorin, urteko sari banaketekin batean. Goizean, bola eta toka izango dira 10:00etatik aurrera Floridako bolatokian eta 12:00etan meza izango da Floridako parrokian, hildako bolarien omenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!