NEGUKO Kopa jokatzen ari da jubenilen saskibaloi taldea eta partidu guztiak
irabazita (seitik sei) lider gelditu dira beren taldean. Beste taldeko
liderraren kontra finala jokatuko du orain Hernanik, bi partidutara. Lehen
partidua datorren larunbatean dute Hernanin, arratsaldeko 16:45etan, eta
bigarrena larunbatean zortzi, Zarautzen jokatuko dute. Hiru urtean lehen finala
dute hernaniarrek eta ilusio berezia dute bi partidu hauetarako. Orain arteko
joko mailari eusten badiote Neguko Kopa irabazteko aukera haundia izango dute
Ibon Ocañaren mutilek.
Liga, urte hasieratik
Neguko Kopa orain bukatuko da eta urtarriletik aurrera Federazio liga
jokatuko du Hernanik. 24 taldek jokatuko dute liga hau eta lehen 10 taldeak
izango dira hurrengo urtean Gipuzkoako lehen mailan ariko direnak. Hernanik
aukerak baditu.