Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak Hernanin erosteko azkeneko eguna datorren ostirala, hilak 9, izango da. Sarrerak eskura daitezke Tripontzi eta Justo tabernetan, eta Hernaniko Kronikan. Ostiraletik aurrera internetez edo telefonoz hartu beharko dira: www. txapelketanagusia.com web orrian edota Bertsozale Elkarteko telefonora deituta: 943 217798. Guztira 9.000 sarrera saldu dira eta finalean 12.000 lagunentzat dago lekua. Hernanin 120 sarreratik gora saldu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!