Bihar, abenduaren 8an, bukatzen da Txakur eta guztiko ehiza txapelketan izena emateko epea. Txapelketa Txantxangorri elkarteak antolatu du eta abenduaren 11 eta 18an izango da Epel-Errekan eta Uxuko-Errekan. Izena emateko goizeko 11:30etatik 12:30etara eta arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara joan behar da Txantxangorri elkarteko bulegora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!