Bitoria eta Lizasok bihar dute azken aukera Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 7a, 02:00

Erremonteko Faustino torneoa aurrera dijoa eta sailkapena pixkanaka definitzen ari da. Joan den larunbatean Ezkurra eta Ionek 40-36 menderatu zuten Bitoria-Lizaso bikotea, Lizasok denfentsa gogorra erakutsi zuen arren. Gauza bera egin zuten Zeberio II eta Auzmendik Altuna-Eizagirre bikotearen kontra (40-31). Kasu honetan arazo gutxiago izan zuten irabazleek Zeberio II-k ikuskizun ederra eman baitzuen Galarretan.

Bihar, hil ala bizi
Gauzak horrela, larunbateko bikote irabazleek hanka bana semifinaletan dute, galtzaileek ordea izerdi galanta bota beharko dute, semifinaletatik kanpo geratu nahi ez badute; batez ere Bitoria eta Lizasok, bi partidutik biak galdu baitituzte eta hirugarrena galdu ezkero eliminatuta geratuko bailirateke txapelketatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!