Hernaniar atletek larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako pista estaliko txapelketa kadete, jubenil eta junior mailan eta bertatik hamar domina ekarri zituzten gurera. Txapeldun izan ziren: Maitane Iruretagoyena 60 metrotan; Eider Aldabe 800 metrotan; Mikel Von Wichmann 600 metrotan eta Servando Rivas pisuan. Lide Redondok, Manex Pagolak eta Joxeba Lizeagak ere ekarri zuten dominarik.
Bestalde, larunbata goizean atletismo probak izan ziren Sagastialdeko pistan. Jende asko bildu zen, giro polita eta marka ederrak ikusi ahal izan ziren bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!