Errugbi eskolako taldeak bikain Burgoseko torneoan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 6a, 02:00

Burgosko Torneoa jokatu dute Hernaniko lau taldek eta hiruk torneoa irabazi dute. Lehenengo aldiz infantil, alebin, benjamin eta mini benjamin mailako taldeak izan ditu Hernanik, alegia 14 urtetik 8 urtera arteko maila guztietan. Lau talde eta hiru txapel Infantilek Salvadorren kontra 15-5 galdu zuten hernaniarrek eta Quesos Entrepinaresi 10-0 irabazi zieten. Alebinek Bera Berarekin 5-5 berdindu zuten, Palentziari 25-10 irabazi zieten eta Quesos Entrepinaresi 30-5 irabazi zieten. Hernaniarrak txapeldun gelditu dira. Benjaminetan Bera Berari 20-5 irabazi die Hernanik, Salvadorri 25-5 eta Queso Entrepinaresi 25-10. Txapeldun gelditu da Hernani. Mini benjaminetan, berriz, 50-10 irabazi zion Hernanik Salvadorri eta txapeldun gelditu dira hauek ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!