Atzo jokatu zen Euskal Herriko txapelketa nagusiko azken finalaurrekoa eta erabakita gelditu da hilaren 18an Barakaldoko BEC-en Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin zein sei bertsolari ariko diren: Amets Arzallus, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, eta Sustrai Colina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!