BILDU Hernani plataformak prentsa ohar batean salatu du Sagastiyan egitekoak dituzten babes ofizialeko etxeen promozioa etengabeko luzapenetan dela eta badirudiela ´Udal agintarientzat ez dela hain garrantzitsua`. Plan partziala 15 hilabetean luzatu zela esan du BHk ´normalean 10 bat hilabete nahikoak direnean`. BHk dio orain kezka haundiarekin ikusten duela uztailean aurkeztu zen urbanizazio plana geldirik dagoela: ´bost hilabete pasa dira, hilabete nahikoa izaten denean`. BHk dio badakiela arazoak sortu litezkeela, baina, kasu hau onartezintzat jo du eta atzerapen honen aurrean ´udaleko beste taldeen isiltasuna` harrigarria zaiola esan du. Udalak aurretik kudeatuta zeuden etxebizitza zozketa pare bat besterik ez duela egin dio BHk. Horrez gain, etxebizitza hutsen gaiarekin zer pasatzen den galdetu du: ´zergak gogortzea eta neurriak hartzea agindu zen, non geratu dira promesa horiek?`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!