DATORREN urterako taxi tarifak erabaki zituen lehengo asteko Plenoak: egunez,
irteera 2,78 euro kostako da; kilometroa 0,871 euro; eta itxaron aldia orduko
16,64 euro. Gauez, berriz, abiera 2,78 euro; kilometroa 1,38902 euro; eta
itxaron aldia orduko 26,15 euro. Igoera % 4koa da iaztik.
Karabelen aparkalekuak
Plenoan erabakitako beste puntuetako bat Karabelen egitekoak dituzten 54
aparkalekuei dagokiena da. RENFE eta Udalaren arteko alokairu kontratua onartu
zuen Udalak. Orain, urtebeteko epean egingo ditu aparkalekuetako batzuk eta
bigarren fasea egiteko hiru urteko epea izango du.
Gas Hernaniko akzioak
Plenoak aho batez onartu zuen Udalak Gas Hernanin dituen akzioak saltzea.
Gaur egun Gas Hernaniko kapitalaren %45 du Udalak eta 1.300.000 eurotan salduko
dizkio Naturcop-i, %55 duen enpresari.