5 puntu lortu zituen Hernanik: garaipeneko 4 puntuak eta lau entsaio egiteagatik beste puntu 1.
Hernanik partidu ona jokatu zuen atzo Landaren eta arazo haundiegirik gabe irabazi zion Vigoko taldeari. Partidu hasiera geldi xamarra izan zen, baina, hortik aurrera Hernanik jarri zuen partiduko erritmoa eta ez zion Vigori aukerarik eman. Hernanik 4 entsaio, 2 zigor kolpe eta drop 1 egin zituen eta lege berrien arabera 5 puntu lortu ditu atzoko partiduan.
Bestalde, L’Hospitaletek galdu egin zuen atzo Durangorekin eta Hernani 2garren jarri da, L’Hospitalet eta Vigo pasa baititu sailkapenean. Beraz, Ohorezko mailarako promozio postuetan da Hernani, baina, oraindik partidu zail asko jokatu beharko ditu amets hori lortu ahal izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!