Atzo jokatu zen Plaza Berrin, XI. dantzari gazteen txapelketa, Kriskitiñaren eskutik eta Azkoitia eta Azpeitiara joan dira aurtengo txapela eta painelua, Iraitz Olariaga eta Irantzu Larrañaga izan baitziren onenak. Bigarren, Amaia Bolinaga eta Aritz Arrillaga bergararrak gelditu ziren; hirugarren, Aitziber Amantegi urnietarra eta Aimar Abad hernaniarra; laugarren, Iera Maiza eta Ion Intxausti Olaberri eta Ordiziakoak; eta bosgarren, Estela Atorrasagasti oriotarra eta Mikel Otegi donostiarra gelditu ziren. Maria Saavedra eta Suharri Rodriguez hernaniar gazteek ere hartu zuten parte atzo lehenengo aldiz eta jantzirik onenaren saria berentzat izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!