Irekieran primerako giroa izan zen eta jendeak ondo erantzun zuen,
baina, eguerdi aldera txarrera egin zuen eguraldiak.
Goizeko 11:00etan ireki zituen ateak XXVI. artisau azokak eta pixkanaka-pixkanaka jendea inguratzen joan zen, artisauek jarritako 26 postuetara. Artisauek egindako lanak jarri zituzten jendeak ikusi zitzan, eta zenbaitek bertan egin zuen erakustaldia. Horrez gain, taloak, pastelak eta abar ere izan ziren aukeran, eta baita bertso txapelketari buruzko antzerkia ere. Hernaniar artisauak zazpi izan ziren, eta aipagarria, Anastasia Leunda berriz ere artisau azokan izan dela aurten, baina, artilez egindako lanak izan beharrean, ezkur desberdinekin egindako koilare eta lanak jarri ditu erakusketan.
Eguraldiak errespetatu zuen arte festa polita izan zen, baina, ordubata inguruan zerua ilundu eta egundoko erauntsia bota zuen eta plazako jendeak etxe aldera edo arkupetara egin zuen. Iragarrita zegon hori, baina, goizean bazirudien iragarleek huts egin zezaketela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!