AMR Refractarios enpresako mendeurreneko mus txapelketa Ontoria eta Gorostegirentzat

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 4a, 02:00

Etxeberri elkartean banatu zituzten sariak aurreko asteburuan. Yamamoto, enpresako lehendakariak jarri zituen txapelak.

AMR Refractarios ladrilo fabrikak datorren urtean beteko ditu 100 urte sortu zela eta ospakizun ekitaldietan ari dira. Mus txapelketa bukatu berri da eta txapelak Koki Ontoria eta Luis Gorostegik lortu dituzte. Bigarren, Aurelio Fresno eta Javier Ruiz gelditu dira; hirugarren, Ramon Apaolaza eta Joxe Mari Sarriegi; eta laugarren, Aitor Sarriegi eta Juan C. Fernandez Guanje. Afal ondoan sariak Sariak joan den asteburuan banatu zituzten Etxeberri auzoko Lagun Artea elkartean, afal ondoan. Afaritan berrogeita hamar lagunetik gora elkartu ziren, parte hartzaile, langile eta laguntzaile artean. Sari ematen enpresako lehendakaria izan zen, Yamamoto japoniarra. Parte hartzaile guztientzako izan dira domina eta sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!