Dantzari gazteak gaur Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 4a, 02:00

Kriskitiña dantza taldeak antolatuta XI. Gazteen Dantza Txapelketa izango da gaur, Plaza Berrin, eguerdiko 12:00etan (euria bada Sandiusterrin). Euskal Herriko 13 bikote onenek hartuko dute parte eta fandango eta arin-arin bat dantzatu beharko du bikote bakoitzak. Bikoteen artean badira bi hernaniarrak: Maria Saavedra eta Suharri Rodriguezek lehen aldia dute txapelketa batean, zortzina urterekin; eta Aimar Abad eta Aitziber Amantegi ere bertan izango dira, beterano moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!