xxvigarren Pablo Lasa artisau azoka izango da gaur Hernanin eta urteroko moduan artisauen lanak eta artisauak lanean ikusteko aukera izango da. 25 postu jarriko dituzte aurtengo edizioan, horietatik zazpi hernaniarrenak: Maider Kalonje (egur taila); Iñaki Gorostidi (miniaturazko harriak); Mo (serigrafia); Kulunka (marketeria); Benigno Albeniz (uztarriak); Errapia (zeramika) eta Anastasia Leunda (ezkurra).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!