Bigarren eskuko azoka eta Bidezko merkataritza azoka izan ziren atzo Hernaniko Kaxkoan eta eguraldia lagun, jende asko ibili zen batean eta bestean. San Markos mankomunitateak antolatutakoa izan zen bigarren eskuko azoka eta denetatik erosteko aukera izan zuen jendeak: arropa, elektrodomestiko txiki, traste zahar, liburu eta abar. Horrez gain, konposta nola egin erakusketa eta abar ere izan ziren.
Beste azoka Bidezko Merkataritzakoa izan zen, Emaus Fundazioak antolatuta. Aste osoan egin dituzte bidezko merkataritza bultzatzearen aldeko ekitaldiak eta atzoko festak eman zion errematea. Merkatua, jolas kooperatiboak, musika, ipuiak, txokolatada eta abar luze bat izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!