Kriskitiña taldeak antolatuta bihar XI Gazteen Dantza Txapelketa izango da. Euskal Herriko txapelketako 13 bikoterik onenek hartuko dute parte. Bikote bakoitzak fandango eta arin arin bat dantzatuko du. Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute. Kriskitiñako kideek adierazi dute parte hartzaile guztientzat izango direla sariak baina txapela eta irabazleen zapia lortzeko ahal duten guztia egingo dutela. Txapelketa bihar eguerdiko 12:00etan hasiko da Plaza Berrian (euria egiten badu Sandiusterrin).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!