Eusko Jaurlaritzako diru laguntzen murrizketa salatu dute tokiko hedabideek

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 3a, 02:00

Topagunea Federazioko euskera elkarteek kudeatzen dituzten tokiko komunikabideek Eusko Jaurlaritzako diru laguntzetan izandako murrizketa salatu zuten atzo prentsaurrean. EAEko tokiko hedabide asko elkartu zen atzo Donostian, horien artean Hernaniko Kronika, eta lau kezka nagusi azaldu zituzten: - 2005ean Jaurlaritzak emango dituen diru laguntzen berri azaroaren 17an izatea eta oraindik ez jakitea noiz jasoko duten. - Hedabideentzako diru kopurua ez da aspaldian haunditu eta Kultura Sailaren 2006rako aurrekontu proposamena ere ez da nahikoa. - Topagunean Federaturiko EAEko euskera elkarteen hedabideak jasotzen duten diru laguntzaren kopuru erlatiboa % 6 jaitsi da 2002 urtetik, KPIa kontuan hartuta. - Jaurlaritzako Kultura sailak banatzen dituen diru laguntzekin, euskarazko tokiko telebistek ezin diote digitalizazioari aurre egin. Lau eskari Lau eskari nagusi ditu Topaguneak: diru laguntzetan ziurtasuna ematea; gero eta diru gutxiago aurrikusten dela dio Jaurlaritzak eta ez da nahikoa euskararen garapenean urratsak emateko; euskararen erabileraren garrantziak aurrekontuetan islada behar du; urtetik urtera diru laguntzak jasotzeko jasaten diren atzerapenak ez errepikatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!