Osteguneko haize bolada haundiek Gabriel Celaya plazako lehen portaleko etxeko fatxada altxa zuten, txapazkoa izaki, eta bizilagunak keja azaldu dira. Kronikari esandakoaren arabera, orain lau urte eman zizkieten babes ofizialeko 48 etxeak, baina, sartzerako ohartu ziren hezetasunarekin arazoak zituztela eta VISESArekin eskrituretan sinatu zuten arazoak konponduko zizkietela. Bizilagunek salatu dute VISESAk ez duela neurririk hartu eta fatxadatik hezetasuna sartzen dela etxeetara. Horrez gain, fatxadako ladriloak pusketaka erortzen ari direla ere esan diote bizilagunek Kronikari.
Haizeak eragindako txikizioak astelehenerako konponduko dituztela hitz eman diete bizilagunei baina, beraiek diote ez dutela uste astelehenerako ezer konponduko denik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!