SOS Arrazakeriak erakusketa jarri du Kide kafetegian, Ceuta eta Melillako hesiaren inguruan. Erakusketan ikusi daitezke hainbat egunkari eta aldizkarietatik hartutako argazkiak. Antolatzaileek adierazi dutenez erakusketa honekin komunikabideen bertsioa zalantzan jarri nahi dute. Beren ustez giza eskubideak urratzen dituen hesia da hura. Erakusketa abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!